
Sasoi Onean
Boluntariotza sare zabala dago Bizkaian, herrialdeko elkartasun konpromisoaren erakusle. Asko dira jorratzen dituzten proiektuak, eta horiek guztiek laguntza sozialeko eta afektiboa ematea dute helburu.
Duela 20 urte Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak indarrak batu zituzten Bolunta erakundea sortzeko, ibilbide luzea du erakundeak eta hamaika proiektu martxan jarri ditu hogei urte horietan. Bestalde, Nagusilan elkarteak bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonei laguntzea du xede. Eta bidez batez, zahartze aktiboa sustatzen du konpromiso solidarioaren bidez.
Gaurko saioan adinekoen boluntariotza izango du hizpide. Horretarako Bolunta erakundea eta Nagusilan elkartea ezagutuko ditugu.
Zahartzaroan ariketa fisikoa egitea oso garrantzitsua da. Adinekoak sasoi onean egoteko ezinbestekoa da gorputza mugimenduan izatea, bai entrenamenduak eginez bai oinez ibiliz. Izan ere, ariketek onura asko dakartzate. Saio honetan Getxora hurbildu gara Udalak martxan jarri duen "Uda honetan aktiba zaitez, kostaldean" ekimena ezagutzeko. Horrez gain, kirol-entrenaitzaile batekin izan gara ariketa fisikoaren onurak ezagutzeko eta bidez batez, adinekoen ahotsak ere bildu ditugu.
Eragile, plataforma eta mugimendu asko dira ahalduntzea helburu dutenak. Ahalduntze hori emakume gazte eta helduekin erlazionatu ohi dugu, baina adineko emakumeak ere ahalduntze prozesuan barneratuta daude. Zentzu horretan, emakume nagusiei zuzendutako berdintasunaren, ahalduntzearen eta gizarte-antolaketaren aldeko programak, ekintzak edota estrategiak abian jartzea oso garrantzitsua da. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin eta Maite Zabala Bizkaiko Adineko Kontseiluko kide batekin hitz egin dugu ahalduntzea bultzatzeko ekintza edo estrategiak ezagutzeko.
Saio honetan Caritaseko Pili Castrorekin batuko gara “Beti Lagun” proiektua zer den jakiteko eta ondoren, jada ezagutzen dituzuen Bizitzen fundaziora eta Illary zentrora joango gara adineko emakumezkoen ahalduntzeaz eta musikoterapiaz mintzatzeko.
Sasoi Onean saioaren 2020ko 1. atala. Koronabirusak ze eragin izan duen Adineko kontseiluan eta Bizkaia gara boluntarioen sareak egin dituzten ekintzen inguruan.
Sasoi onean Gorabide elkartea.