Nafarroa Gaur

Nafar Away saio berria eta U12ko ekintzarengatik auziperatuak hizpide Nafarroa Gaurren

Kutsatzeen kopuru maximoetara itzuli da Nafarroa. Egunez egun positiboek goraka egin dute Nafarroan; 238 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, eta positibotasun-tasa %8,8koa da. Atzo txertoaren bigarren dosia jaso zuten lehen egoiliarrek.

Horretaz gain, Nafar Away saio berriko lan taldearekin egindako erreportajea, eta urriaren 12an Iruñean egindako ekintzarengatik auziperatutako kideei egindako elkarrizketa ikusi ahal izango dituzue gaurko saioan.

 

Hemen ikus ditzakezue Nafarroa Gaur saio guztiak.

Eguberrien bueltan, ospakizunak "segurtasunez" egiteko eskatu du Nafarroako Gobernuak

79 kasu zenbatu dituzte azkeneko orduetan Nafarroan eta positibotasuna %4,7an kokatu da. Datozen egunei begira Gobernuak sentsibilizazio-kanpaina indartu du, birusa Gabonetan hedatzea saihesteko. Norberaren konpromisoa eskatzeaz gain, egun horietan babes-neurriak betetzeko aholkuak eskaintzen ditu Sareetan zabaldutako bideoak.

Pandemia, Osasuna eta kultura sormena Nafarroa Gaurren

Bihurgunea apaltzea kostatzen ari bada ere, Gobernuak heldu dio ostegunean tabernak irekitzeko baimenari eta momentuz mantentzen ditu gabonetako malgutze neurria. Set 948 jaio da, Nafarroako kultur eta kirol ikus-entzunezko ekoizpenen leihoa. Nafarroako telebistek musika, zinema, arte eszenikoak, arte bisualak, kirola eta zientzia eskaintzeko aukera izango dute. Nafarroa Gaur saioan, izurria kontrolatzeko neurrien malgutzea aztertuko dugu Haritz Pascual Euskalerria Irratiako kazetariarekin eta Osasunaren kirol egoera eta ekaitza instituzionala izan ditugi hizpide Eñaut Agirrebengoa kazetariarekin. Azkenik, Hatzamarka proiektua ezagutuko dugu.

Nafarroako gaurkotasun politiko eta soziala hizpide Maria Solana eta Martxelo Diazekin

Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalza orbaitzetarrari; larunbatean ekitaldia egin zuten Auritzen, eta igandean, lore eskaintza, Orbaitzetako olan. Horretaz gain, Nafarroako gaurkotasun politiko eta soziala aztertu ditugu Maria Solana Geroa Baiko legebiltzarkidearekin, eta Martxelo Diaz GARAko kazetariarekin.

Nafarroako aktualitate orokorra, azaroko azkeneko Nafarroa Gaur albistegian

Gaurko saioan Pandemiaren eragin ekonomikoei erreparatuko diegu ostalarien laguntzak hizpide hartutaDoluaz arituko gara Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amaren Intxaurrak' lana hizpide hartuta, eta Mikel Zabalzaren kasua gogoratuko dugu bere hilketaren 35. urteurrenean.

Nafarroako aurrekontuak eta Altsasuko atxiloketen 4. urteurrena hizpide Nafarroa Gaur saioan

Hiru puntu jaitsi da positibotasun tasa Nafarroan; 2.363 PCR eta Antigego test egin ostean 136 koronabirus kasu atzeman dituzte eta kutsatutakoen tasa %5,8koa da. Asteburuko notizia izan da EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak aurrekontuei buruz erdietsitako akordioa, eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailearekin aztertu dugu. Horretaz gain, Altsasuko atxiloketen 4. urteurrenaren nondik norakoak aztertu ditugu Gotzon Urritzola eta Koldo Arnantz Altsasuko gazteen gurasoekin.

Gotzon Urritzola eta Koldo Arnantz: "Ez dugu ahaztu behar gazteak kondena betetzen ari direla"

Asteburuan lau urte bete dira Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik. Gotzon Urritzola eta Koldo Arnantz Altsasuko gazteen gurasoekin aztertu ditugu auziaren nondik norakoak. Europako Auzitegira joko dutela nabarmendu dute: "Europak atentzioa eman behar dio Espainiari, horrelakorik berriro gerta ez dadin", azpimarratu dute. Nafarroa Gaur saioa osorik ikusi nahi? Klikatu hemen.

hamaika telebista

Image