Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 323: Hondora + Julen Barandiaran 'Txiki' (Izaro, Janus Lester...)

Musika Zuzenean

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan Hondora egitasmoa ezagutuko dugu. Elisa Bayona eta Ibai Gallardo dira taldeko kideak eta dagoeneko kalean dute ‘Hondoratu eta azalera irten’ lehen diskoa. Donostiako Gladys Enea parkean egin dugu hitzordua bikoarekin taldearen bidea gertutik ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Julen Barandiaran 'Txiki' gonbidatu dugu, urteak atzera Burun Danga, Skifire edo Eraul taldeetako kidea, eta egun Izaro, Janus Lester eta Sara Azurzaren ondoan dabilena.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista