Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 320: Ixabe + Aimar Fernandez (Arratians)

Musika Zuzenean

Aste honetako MusikaZuzenean saioko erreportaje nagusiko protagonista Ixabe taldea izango da. Talde lapurtarrak 'Zure estoldetan' diskoa kaleratu du Uso Pop zigiluaren babesean eta lan berrian murgiltzeko hitzordua egin dugu bandako kideekin Biarritzeko Atabal aretoaren goxotasunean.

Hitz Bitan atalera, berriz, Aimar Fermandez gonbidatu dugu, urteak atzera MG Bandako kidea, eta egun Arratians taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista