Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 317: Isuo + Xabier Matxain (Neu Troia)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean saioko 317. ataleko erreportaje nagusian Isuo ezagutuko dugu argitaratu berri duen 'Suzko ikurra' (Mukuru) diskoa aitzaki. Urteak atzera musika abentura ezberdinetan ibilitakoa da bera, eta Isuo izenpean giro akustikoetan aritzen da gitarra eta ahotsa soilik erabilita. ‘Suzko ikurra' diskoa ere horrela osatu du, non Mikel Bargiela ‘Bargi’ izan duen lagun azpi-ahotsetan. Luze eta zabal aritu gara disko berriaz eta kantu sorkuntzaz.

Hitz Bitan atalera, berriz, Xabier Matxain gonbidatu dugu, Neu Troia taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista