MusikaZuzenean TB # 310: Meliora
Musika Zuzenean
Meliora taldea izango da saio berriaren talde protagonista. Zizurkil herriko metal taldeak bigarren diskoa kaleratu du 'Utopia' izenpean, eta taldearen berri izateko entsegu lokalean egin dugu hitzordua.
Saioaren bigarren zatian abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren baitan MusikaZuzenean kolektiboaren Standean izango diren diskoen zerrenda ezagutuko dugu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

