MusikaZuzenean TB # 309: Mirotz + Jon Salinas (Tatxers, Kotoi, Sei Sega)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean saioaren 309 atalean Mirotz taldea ezagutuko dugu kaleratu berri duten 'Lore bat landatzeko' diskoa aitzaki. Taldearen debuteko lana da honakoa, eta kantu berriez gehiago jakiteko, entsegu lokalean batu gara Markel, Aritz eta Julenekin.
Hitz Bitan ataleko protagonista, berriz, Jon Salinas izango da, Tatxers, Sei Sega eta Kotoi taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan arituko zaigu laburrean,
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

