Descarga libre egitasmoa ezagutuko dugu erreportaje honetan. Horretarako Jimmy Bidaurreta eta Mikel Makalarekin egin dugu hitzordua. Gainera, Kaleko Urdangak taldeko bateria jotzaile den Ekaitz Etxezarreta izan da gure gonbidatua Hitz Bitan atalera.
Aste honetako saioa monografikoa izango da. Hertzainak taldeko Josu eta Gari musikariek martxan jarri duten "Inun baino alaiagoa izanen da" egitasmoa aitzaki, Josu Zabalarekin bildu gara Mekoletan. Hertzainak taldeari errepaso egin diogu, bai eta egungo musikagintzaz aritu ere. Tartean, Kafe Antzokiko eta Euskaldunako emanaldien zenbait irudi barneratu ditugu. Ikus eta goza!
Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren denboraldiko lehen atala: 00:00. Sumarioa: 00:58. Diabolo Kiwi 16:30. J.A. Areta Goñi "Juxe" Lehen erreportajean, Diabolo Kiwi taldea ezagutzeko parada izango dugu! Funk giroetan banda honakoa, uda giroko erreportaje ederrean! Bigarren erreportajean J.A. Areta Goñi "Juxe" argazkilaria ezagutuko dugu gertutik. "Zu barik eztau" erakusketan izan gara, bere lana ezagutzen. Musika eta argazkia bat eginik gaurko saioan!
Saio honetako lehen erreportajean Nikotina egitasmoa ezagutuko dugu. Tolosatik, reggae, rap eta dancehall erritmoetan datorren musika egitasmoa Ondoren Natali Izagirre musikariarekin egin dugu hitzordua Usurbilen "Garena" disko besapean.
ALBA taldea izango da protagonista MusikaZuzenean telebista saioaren 75. ataleko erreportaje bakarrean. Ibai ertzean bildu gara taldeko Mattin, Mikel eta Allenderekin, eta taldearen gaur egungo egoera ezagutu dugu. Hitz Bitan atalera Birkit Alonso musikaria gonbidatu dugu. Bere gustuko diskoak, aretoak, edota musikarien berri eman digu laburrean.
Saioko lehen erreportajean Gorpuzkingz taldekoak izango ditugu lagun! Euskal traparen heroi eta aintzindariak. Ondoren, Tooth taldea ezagutuko dugu. Gernikako taldeak rock eta hardcoretik haratago doazen erritmoak lantzen ditu, oldarkorrak eta erabatekoak!
Lehen erreportajean McOnak taldea izango da protagonista. Lekeitiko bandak gernikan du entsegu lokala eta bertan prestatu dituzte "Gure Naufragioak" diskoko abestiak. Hitz Bitan atala bueltan da, eta aste honetan Ilargi Agirre bateria jotzailea gonbidatu dugu. Saioa borobiltzeko albiste laburren tartea izango dugu.
Saio honetako lehen erreportajean Unidad Alavesa taldekoak izango ditugu lagun. "Martin Martin" disko berria argitaratu dutela aitzaki bildu gara taldearekin. Bigarren erreportajean OLOR musika egitasmoa ezagutuko dugu! elektronika eta punka bat eginik Jokin Azpiazu Carballoren eskutik!
Hiru dimentsiotan dator aste honetako musikazuzenean telebista saioa! Screamers and Sinners talde gipuzkoarrak psychobilly giroetan datorren "hypnosia" diskoa kaleratu berri du, eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean bildu gara laukoarekin Bigarren erreportajean MusikaZuzenean Jaialdi Akustikoa izango dugu hizpide. Igande honetan ospatuko da Usurbil herriko Sutegi antzokian eta bertan formatu txikian ibiltzen diren 12 musika proposamen batuko ditugu Jaialdi ederrean. Erreportaje txikian bakoitzaren lagin bat ezagutuko dugu!