Marakana txikia

Azken segunduan, Alavesek eraman du Mendizorrotzako derbia; Futbola eta elkarbizitza, Haritz Aranbururekin

Rodigo Elyk azken segundoan sartutako golari esker, Alavesek Athletic-en aurkako derbia irabazi du. Emaitza honek, zuri-gorrien krisia areagotu du. Bestalde, Realak garaipen bikaina lortu zuen Valentziaren aurka eta Eibarrek zein Osasunak porrot mingarriak pairatu dituzte. Elkarrizketaren tartean, Haritz Aranbururekin, futbola, baloreak, elkarbizitza eta etorkizuna izan ditugu hizpide.

Superkopa eta derbiak igarota, Kopara begira

Alexander Isak suediarrak Reala eta Athletic-en arteko derbia desorekatu zuen. Mendizorrotzan, Lucas Perezek eta Oliver Burke eskoziarrak lortutako golek hiru puntu garrantzitsu eman zizkioten Alavesi. Bestalde, Salamancan lehiatutako Superkopan, Realak kolpe gogorra (1-10) pairatu zuen Bartzelonan. Aste honetan, futbolean zein saskibaloian, arreta guztian Kopan jarrita egongo da.

Superbowl-aren ajearen ostean, aste zirraragarria aurretik

Kansas City Chiefs frankiziak irabazi du 2020ko Superbowl-a, Amerikako Estatu Batuetako herri kultural eragin erraldoia duen lehiaketaren inguruan Londresen bizi den Unai Kontxa gasteiztarrarekin aritu gara. Horrekin batera, Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderekin batera, aste honetan lehiatzekoak diren Superkopa eta Kopa izan ditugu hizpide.

Kobe Bryant-en heriotza, Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia

Kobe Bryant-en heriotzak mundu osoko albistegiak ireki ditu, Lakers-eko jokalaria helikoperoarekin izandako istripuan hil da. Marakana Txikian bere ibilbidea aztertu dugu Alessandro Ruta eta Iñaki Berastegirekin batera. Hortaz gaindi, Iñaki Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia osatu dugu.

Urrats garrantzitsuak Alaves eta Eibarrentzat

Armaginek eta gasteiztarrek garaipen bikainak eskuratu zituzten Atletico eta Levanteren aurka. Horrenbestez, jauzi kualitatiboa eman dute salbazioa lortzeko borrokan. Bestalde, merezi arren, Athletic-ek ezin izan zuen Celtaren aurkako garaipena lortu eta Realak itxura eskasa eman zuen Betisen zelaian. Osasunak beste puntu bat eskuratu zuen Valladoliden aurka berdindu ostean. Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderen parte hartzearekin batera, Realeko hockey jokalariek eta emakumezko futbolariek jasotako Urrezko Danborrari erreparatu diogu baita.

Iparrik gabe, Bartzelonak Ernesto Valverde kaleratu du

Saudi Arabian lehiatutako Superkopan Atleticoren aurka galdu ostean, talde kataluniarrak gasteiztarra entrenatzaile kargutik erabaki zuen. Xavi Hernandezekin negoziatu ostean, azkenik Quique Setien hautatu dute Valverde ordezkatzeko. Arabarrak bi Liga eta Kopa bat irabazi ditu blaugranen aginte makilarekin eta une honetan, Bartzelona Ligako lehen postuan dago. Beñat Zarrabeitia lankideak egoeraren analisia osatu du.
hamaika telebista

Image