Lotsagabe

HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko kideekin solasean

Lucia, Izasku eta Irune 3 generazio ezberdinetako emakumeak dira, baino HIESaren aurkako batzordean egiten duten lana amankomunean daukate. Gaurkoan, hiruekin egongo gara nola antolatzen diren ikusteko. Gainera, gizarteak baztertu duen gaixotasun honen inguruan hitz egingo digute.

Iranzu Anaut, familia kideekin genero ikuspuntua lantzen

Iranzuk Gizarte Hezkuntza ikasi zuen baina orain irakaslea da Zangotzan. Gazte prekarietateaz hitz egin dugu berarekin. Bere aita ezagutuko dugu eta familia kideen artean gai hauek eztabaidan jartzearen garrantzia erakutsiko digute. Familia eredugarria, dudarik gabe. Horretaz gain, Iranzu, Antsoaingo Herri Kirol taldeko partaide da eta sokatirako entrenamendu batean izan gara.

Sagrario Lasarte, errefuxiatuei laguntzen

Sagrario bere egunerokoan irakaslea da, baina orain dela urte batzuk eszendentzia bat hartzea erabaki zuen bere bururari denbora bat eskeitzeko. Momentu horretan bere koinatuak Zaporeak proiektuarekin Greziara joan behar zuen eta Sagrario ere animatu egin zen. Ordutik urtero joaten da errefuxiatuei bazkaria ematera.
hamaika telebista

Image