Kolpez Kolpe

Emakumezkoen Ligako presidentea izateko hautagaitza aurkeztu du Ainhoa Tirapuk

Emakumeen futbolaren profesionalizazioan egiten ari diren urratsetan, aurrera egitea da Ainhoa Tirapu atezain eta entrenatzaile ohiaren erronka. Emakumeen futbol liga zuzentzera aurkeztea bide horretan kokatu du kirolari nafarrak, Dolores Martellirekin batera. “Buruan ez neukan pentsatuta aurkeztea, hasieran beldurra ematen dizu” azaldu du. Hala ere, eskaera kanpotik etorrita, ez du zalantzarik izan, “emakumezkoen futbolari pausu bat ematea falta zitzaion”. Orain lehenengo aldiz emakumezkoen liga profesionala izango da eta lehenengo aldiz presidente bat aukeratu behar da.

Ainhoa Tirapu: 'Zerbait kudeatzeko lehenengo barrutik ezagutu behar da, talde lanean sinisten dugu'

Nolako izan da Ainhoa Tirapuren ibilbidea futbolean? Ainhoak azaldu du futbolean hasi zenean ez zeukala ezta pentsatuta ere profesionala izango zenik; munduko txapelketa bat, Eurokopa bat eta kopako hainbat final jokatu ditu, baita bi liga irabazi ere. ”Gauza asko lortu ditut, 16 urteko Ainhoari kontatuta horrela izango zenik pentsatuko ez lukeena”. Bere ibilbideaz harro, emakumezkoen futbol profesionaltasunaren hasiera bizitzeaz pozik dagoela azaldu du. Orain, Emakumezkoen Ligako presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko du Ainhoa Tirapuk.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image