Kolpez Kolpe

Esti Linares, zientzialaria: ‘Emakumeon ahalduntze prozeduran lanketa pertsonala eta kolektiboa falta da’

Esti Linares zientzialaria izan dugu 'Emakumea ardatz' saioko protagonista. Askorentzat, akademia irakaskuntzarekin lotzen da, eta irakaskuntza rol femeninoarekin. Hala ere, akademiaren irudia asko aldatu dela azaldu du Estik, “esparru askotan emakumeak protagonismoa hartu dute”. Hala ere, gakoa, emakumeak nondik posizionatzen diren da, izan ere, ahalduntze prozedura horretan, oraindik emakume asko azaltzen direnean barkamen batekin hasten direla azaldu du, “emakumeon ahalduntze prozeduran lanketa pertsonala eta kolektiboa falta da, emakume askok ahotsa erdigunean jartzen dutenean barkamena eskatzen dute”.

Estik adierazi duenez, gaur egun akademian erantzukizun handiagoa dutenak oraindik ere gizonezkoa dira.

Esti Linares, zientzialaria: 'Feminismoa komertzializatu dute, sinbolo aldarrikatzaile bat izatetik, sinbolo objektu izatera'

Esti Linares zientzialaria feminismoaz aritu da Emakumea Ardatz saioaren 2. atalean. Feminismoa komertzializatu izanaz hitz egin du. Sistema honek hainbat emakumeren irudia salgai bihurtu dituela azaldu du, “sinbolo aldarrikatzaile bat izatetik, sinbolo objektu izatera” bihurtu ditu. Modu horretan, erreinbidikazioa eta indarra galtzen dira. Egokiena, beste kontsumo eredu bat bilatzea dela nabarmendu du.
Bestalde, azpimarratu du mundu digitalean ematen den indarkeriari aurre egiteko, garrantzitsua dela izen propioa izatea, horrela identifikatu eta errekurtsoak jartzeko.

Etxeak espazio seguruak izan dira konfinamendu garaian?

Esti Linares zientzialariarekin pandemia garaiaz eta konfinamenduak ekarri dituen ondorioen inguruan hitz egin dugu ‘Emakumea Ardatz’ saioan. Pandemia garaian emakume eta egoera desberdinetako pertsona asko errekurtsorik gabe geratu direla azpimarratu du, “etxea espazio segurutzat genuen baina emakume eta egoera desberdinetako jendea guztiz errekurtsorik gabe laga ditugu eta honek ñabardura asko laga ditu”.

Izortze Santin, zientzialaria: 'Oso garrantzitsua da emakume gazteentzako zientzia arloan erreferenteak izatea'

Izortze Santin zientzialaria izan dugu 'Emakumea ardatz' saioko lehen protagonista. Azaldu duenez, zientzia arloan ere oso garrantzitsua da emakume gazteentzako erreferenteak izatea, oraindik ere, muga askorekin aurkitzen garelako. Adibidetzat jarri du, lan postu baten aurrean, gizona hartzeko joera izaten dela kontratatzailearen pertsonaren ikuspuntutik emakumeari lotutako zenbait "arazo" daudelako. Bestalde, informazio falta dagoela nabarmendu du, gazteengan zientziarako griña pizteko informazio gehiago helarazi behar zaiela. Izan ere, emakume zientziari asko eta oso onak baitaude Euskal Herrian, potentziala egon badagoela, eta emakumeei ikusgarritasuna eman eta emakume zientzialariak lehen lerrora ekartzeko unea dela azaldu du Izortzek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image