Arto beltz haziekin eta erregositako barazkiekin karraskariak egingo ditugu labean, eta laguntzeko porru eta patata krema goxo bat ere prestatzen ikasiko dugu gaur.
Perretxikoz beteriko zerbak prestatuko ditugu, kaneloietako pasta erabili beharrean zerbak erabiliko ditugu. Laguntzeko patata eta baratxuri krema goxoa prestatzen ere ikasiko dugu.
Kaneloiak egosten eta bexamel beganoa egiten ikasteko errezeta aproposa dakarkigu gaurkoan IƱaki Ubiriak. Aurreko egunetan egindako gazta krematsua eta parmesanoa erabiltzeko aukera bikaina.
Perretxiko japoniarrak hautatu ditugu gaurko errezetaren protagonista izateko. Horrekin batera ardo beltz saltsa erraz bat prestatzen ere ikasiko dugu. Ikusiko duzue zein goxoa geratzen den eta ze erraza den egiteko!