Patata eta orburuak mikrouhin labean egostea zein erraza den ikasiko dugu gaur, baita katalan herrialdtako Romesko saltsa egiten ere. gaur prestatutako jaki guztiak mikrouhin eta batidorarekin erraz egiteko modukoak dira. Animatu!
Falafelak dira ekialde hurbileko zizka mizka ezagunenetakoak. Yogurt saltsarekin edota pikante apur batekin, gaurko proposamena, etxean egiteko falafel errezeta.
Gaurko proposamena udaberrian murgildu garenaren seinale garbia da. Nafarroako zainzuri freskoak egosten ikasiko dugu, eta tartara saltsa beganoa eginez lagunduko ditugu zainzuriak gaurkoan km0 jatetxeko Iñaki Ubiria sukaldariaren eskutik.