Skip to main content

Hasiera | Islamabad – Gilgit

Pakistan

Abentura guztiek dute hasiera bat. Motxila bizkarrean eta bizikleta alboan, Pakistanera iritsi gara. Lehen geldialdia, Islamabad: herrialdeko hiriburua eta gure lehen kontaktua bertako bizimoduarekin. Kaotikoa dirudien garraio publikoa ezagutu, Faisal mezkita eta Pakistan Monumentua bisitatu, eta herrialdearen historian eta nortasunean murgilduko gara.

Ondoren, gau osoko autobusa hartuko dugu iparralderantz. Helmuga, Gilgit: Karakorum mendikatearen atea eta gure bizikleta-bidaiaren benetako abiapuntua. Azken prestaketak egin, bizikletak prestatu eta pedalei eragingo diegu. Hemen hasiko da benetako abentura.

Pakistan bizikletaz – Asier Arroita Lafuenteren eskutik

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista