Skip to main content

Manu Gomez, Arg(h)itzen: “Euskal Herrian 5.500 tortura kasu baino gehiago dokumentatu dira frankismoaz geroztik”

Sakonean

Udane Arbeo Astigarraga

2025, ira. 19 - 13:09

1966 eta 2011 urteen artean Nafarroako Sakana eskualdean 149 tortura zenbatu dira, gutxienez. Bada, tortura horiez argi hitz egiteko 'Arg(h)itzen' dokumentala egin du Mikelatxo Urbi izenpean zuzendaritza talde batek. Manu Gomez zuzendaritzako kidearekin egoteko aukera izan dugu, Donostiako Zinemaldian aurkeztu bezperan. 30 lagunen lekukotzak jasotzen ditu ekoizpenak, tortura zer den eta estatuaren inpunitate egiturak argitara ateratzeko asmoz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista