Iñaki Cid, amaHiru konpainia: "Hainbat elkarbizitza eta zaintza eredu agertzen dira 'Etxea' antzezlanean"
Sakonean
Ane Urkola Agirrezabala
2025, abe. 01 - 08:12
amaHiru konpainiako kideak 'Etxea' antzezlana ari dira sortzen Hiriburun Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenari esker eta Iñaki Cid aktorearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hiru asteko egonaldia egin dute bertan, eta sortze prozesuan zein eszenografian Hiriburu izan da beren inspirazio iturri.
Etxea "gotorleku" duten elkarbizitza eta zaintza ereduak jorratu dituzte antzezlanean, eta sorkuntza lana baliatu dute baita ere etxebizitzaren arazoaz zein familia ereduez ere hitz egiteko, besteak beste.