Skip to main content

Felix Artetxe, kaleratutako langilea: “Michelineko ehun eguneko greban duintasuna irabazi genuen”

Sakonean

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ots. 20 - 13:02

1976an greba egitea legez kanpo zegoen eta sindikatu askeak debekatuta zeuden. Testuinguru horretan, 2.800 langile inguruk, asanbladetan antolatuta, grebara jo zuten Lasarte-Orian. Michelin multinazionalari aurre egin zioten. Baina baita eskubide soziolaboralak eta askatasun demokratikoak ukatzen zituen sistema politikoari ere. Ondorioz, 67 langile kaleratu zituzten. Bada, mende erdira, kaleratutako langile haietako batekin elkartu gara, Felix Artetxerekin.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista