Luix Intxauspe, Gure Moneta: "Etorkizunean mugaz gaindiko tokiko moneta bakarra sortzea da helburua"
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2026, mar. 13 - 11:03
Herriz herri moneta bat jarri nahi dute martxan, Euskal Herri osora hedatzeko asmoarekin. Erabiltzen aurrenekoak Oarsoaldeko eta Baztango herritarrak izango dira 2026ko azken hiruhilekotik aurrera. Bada, une honetan, Gure moneta abiatzeko prozesuan daude. Proiektua abiatzeko, baina, gutxienez 1.000 bazkide laguntzaile lortu behar dituzte, bakoitzaren gaitasunaren arabera, proiektua ekonomikoki babesteko. Euskal Herri osoko bazkidetzak jaso nahi dituzte, Oarsoaldea eta Baztandik hasita, baina gutxinaka Euskal Herri osora zabaldu dadin moneta berria. Norbanako zein enpresa eta elkarteak egin daitezke bazkide.

















