Skip to main content

Eneritz Ibarra, ilustratzailea: "Hartu-eman bat sortu dut herritarrekin inguruko kontuak jasotzeko"

Sakonean

Ane Urkola Agirrezabala

2025, abe. 09 - 08:12

Eneritz Ibarra ilustratzailea Atharratzen ari da egonaldia egiten Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoari esker. 'Ahotik begietara' da ontzen ari den proiektuaren izena, ahozkotasunaren tradizioa delako bere proiektuaren muina: "Nentorren tokira etorri, belarria jarri eta entzun egin nahi nuen".

"Gustura" dago herritarrek egin dioten harrerarekin, eta kafe ugari hartzeko hitzorduak ditu herritarrekin: "Herriko nagusienei galdetu diet zer kontatu nahiko lieketen Atharratzetik Euskal Herriari, eta ahozko tradiziotik jasotako kontu, kondaira eta kantuak jaso nahi ditut". Horretarako, 'Euskal Herrietako ipuinen bilduma' liburua erabili du Ibarrak, horrek eman baitio proiektu hau idazteko aitzakia: "Atharratzera ekarri ditut ipuin hauetako batzuk jendea xaxatzeko eta hartu-eman bat sortzeko herritarrekin hemen inguruko kontuak jasotzeko". Jasotako istorio guztiak harilkatzea eta istorio hori marrazkira ekartzea izango da orain bere erronkarik handiena.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista