Skip to main content

Elias Garcia, Mayto Kingdom: "Egon da urrutitik etorri den jendea aretoan egonda emozioz negar egin duena"

Sakonean

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 17 - 12:07

Gasteizen kokatuta dagoen ihes gela gunea da Mayto Kingdom. Duela lau urte baino gehiago ireki zituen ateak eta ordutik mundu osoko jendea pasa da guneak dituen areto desberdinengatik. Jabeen helburua ihes gelak eta ikuskizunak nahasten zituen proiektua sortzea izan zen. Lau urte hauetan zehar ez dira gutxi izan ihes gelek irabazi dituzten sariak. Izan ere, aurten, euren aretoetako bat munduko bigarren ihes gela onena izendatu dute eta Europako lehenengoa. Sari horietan 460 mila ihes gelek hartu dute parte.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista