Baserritar Bilgunea: “Agroekologia eta elikadura burujabetza ardatz dituen sindikatua da”
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2025, abe. 19 - 07:12
Baserritar Bilgunea sindikatu agroekologikoa eratu dute Gipuzkoan. Lehendik ere bazeuden beste zenbait sindikatu lehen sektorean, baina horiekin ez ziren ordezkatuak sentitzen. Baserritar Bilgunea, beraz, zerk ezberdintzen du? Nerea Arrizabalaga eta Lur Pagoaga bozeramaileekin egin dugu hitzordua Igeldon; sindikatu berri horren xehetasunak eman dizkigute.

