Ane Lekanda, Indarkeria obstetrikoaren testigantza: “Ez dagoenez kodigo penalean, ezin da askorik egin”
Sakonean
Irene Garitagoitia Beitia
2025, mar. 07 - 15:03
Berriki, Urdulizeko ospitalean jasandako indarkeria obstetrikoa salatu du sareen bitartez Ane Lekandak. Bizi izandakoa azaldu digu. Genero-indarkeria mota isila da indarkeria obstetrikoa. Emakumeek haurdunaldian, erditzean edo erditze ostean osasun arloko profesionalek emakumeari nahiz umeari ematen dioten tratu txarrean datza, eta ondorio fisiko zein psikologikoak ditu.