Skip to main content

Andoni Basterretxea, Delirium Tremens: "Ziklo baten amaiera da"

Sakonean

Ane Urkola Agirrezabala

2025, aza. 27 - 08:11

Delirium Tremensek agur kontzertua eskainiko du datorren larunbatean Bilboko Santana 27 aretoan. Kontzertuaren bezperatan elkartu da Hamaika Andoni Basterretxea taldeko abeslariarekin.

1980an jaio eta 1991n eszenatokietatik aldentzea erabaki zuen taldeak, eta 2019an itzuli ziren eszenatokietara Iñigo Muguruza zena omentzeko kontzertuan. 2022. urtean Hordago diskoa kaleratu zuten, eta Ta nora 2024an. Guztira 50 kontzertu inguru eman dituzte. Indarra badute oraindik, baina ziklo baten amaiera da, Basterretxearen hitzetan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista