Minutu batean

Zein da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren jatorria?

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ehun urte baino gehiagoko mugimendu feministen emaitza izan da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ekonomiko, laboral eta soziala aldarrikatzeko. 1857ko martxoaren 8an, milaka ehungintzako langilek New Yorkeko kaleetara irtetea erabaki zuten, lan baldintza kaxkarrengatik protesta egiteko eta ordutegiaren murrizketa eta haurren lanaren amaiera aldarrikatzeko. Emakumeen eskubideen alde borrokatzeko lehen manifestazioetako bat izan zen, eta mugimendu, gertaera eta mobilizazio ezberdinak ordutik aurrera gertatu ziren.

Lilatoiaren 32.edizioa martxoaren 6an ospatuko da

Martxoaren 6an, igandean, ospatuko da 32. Lilatoia lasterketa. Donostiako Atletiko talde antolatzaileak adierazi duenez, 5.000 emakumek eman dute lasterketan parte- hartzeko izena. Lasterketa 10:30ean hasiko da Bulebarretik, eta 5 kilometroko ibilbidea izango du. Euro solidarioari dagokionez, Why Not fundazioak jasoko du Lilatoiaren antolakuntzak bildutako dirua. 12 euro balio zituen izen-emateak, eta euro horietako bat da fundaziora bideratuko dutena.

Karmele Aierbe euskaltzale ataundarra hil da

Karmele Aierbe euskaltzale ataundarra zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz. Ogibidez irakaslea zen baina gaztetatik bere ibilbidea miltantzia politikoarekin uztartu zuen, euskara eta euskalgintza ardatz, borroka eta feminismoari lotuta.

EHE erakundeko koordinatzaile izan zen 80ko hamarkadaren bukaeran eta 1998an HBko mahai nazionaleko kide aukeratua izan zen.

2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen; eta 2021ean, UEMAk ere omenaldia egin zion euskararen alde egindako lan guztiagatik.

Otsailaren 16an egingo zaio azken agurra, 18:30ean, Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image