
Minutu batean
2010ean borroka asko egin eta gero, abortua legeztatzea lortu zen. Gaur egun, ordea, abortuaren aurkako hainbat pertsona berriro itzuli dira Easo kaleko Askabide klinikaren aurrean berrogeialdia egitera; otsailaren 15an hasi eta apirilaren 5erarte egongo dira. Horren aurrean Amarako mugimendu feministako kideak egunero jarriko dira beraien parean arratsaldeko 18:00etik aurrean emakumeen eskubideak defendatzeko.
Emakumeak kirol arloan sartzea prozesu berantiarra izan da eta era askotako mugak izan ditu; izan ere, estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete. Gaurko minutu bateanen bi emakume garrantzitsuz hitz egin dugu: Alice Joséphine Marie Million eta Kathrine Switze.
Hamaika Telebistaren saioak, Nafarroako herri anitzetako txoko eta pertsonak ezagutarazi ditu urtarriletik martxoa amaiera bitarte.
80 eta 90eko hamarkadetako iruzur ekonomikoko auzi ezaguna izan zen.
Lehen aldiz, Wall Streeten merkaturatu dira uraren etorkizunerako inbertsioak, eta honek zarata handia sortu du. Kalifornian uraren eskasiak ekarri du erabaki hori, eta uraren prezioekin espekulatzeari atea ireki diezaioke egoera honek. Ura gero eta baliabide urriagoa da, eta klima larrialdiak eskasia hori areagotu besterik ez du egingo. IPCCren iritziz, %10-30 gutxituko dira baliabide hidrikoak erdiko eta beheko latitudeetan hurrengo hamarkadetan. Ura etorkizuneko petrolioa dela diote aditu askok, baina petroliorik gabe bizi daiteke; urik gabe, berriz, ez.
Gaurko egunez duela 90 urte jaio zen Lucio Urtubia igeltsero eta militante anarkista Cascanten (Nafarroa). Hainbat herrialdetako pasaporteak faltsifikatzea lortu zuen, eta bankuei milioika dolar desjabetzea lortu zuen. 2020ko uztailaren 18an hil zen, Parisen.