Gladys del Estal, Egia (Donostia), informatika programatzailea eta kimika ikaslea zen. Ekintzaile ekologista izanik zentral nuklearren aurkako mugimenduko kidea zen eta protesta batean hil zuen Guardia Zibilak.

Gladys del Estal, Egia (Donostia), informatika programatzailea eta kimika ikaslea zen. Ekintzaile ekologista izanik zentral nuklearren aurkako mugimenduko kidea zen eta protesta batean hil zuen Guardia Zibilak.
Iragan urtean bertan behera utzi behar izan zituzten Xilaba eta Bizkaiko txapelketak eta aurten, urte hasieran, ospatzekoa zen Nafarroakoa. Osasun egoerak hobera egin dela ikusita, udazken honetan ospatuko dituzte hirurak.
Antonegi Berdea plataformak olatu artifizialen proiektua gelditzeko sinadura bilketa jarri du abian. Donostiako olatu artifizialen proiektua bertan behera uzteko eskatu dute hainbat eragilek, baita surflariek ere; hain zuzen, 15 argudio dituzte Wavegarden enpresaren proiektua ez gauzatzeko eskatzeko. Hemen duzu Iñigo Urdinaga surflariarekin izandako elkarrizketa: "Donostiako Antondegin sei futbol zelaien tamainako instalazioa egin nahi dute".
124 urte bete ditu Dracula kondeak, Bram Stoker idazle irlandarraren pertsonaiak. 1897ko maiatzaren 26an argitaratu zuen idazleak ‘Dracula’ eleberria. Zinema, antzerki eta telebistarako dozenaka moldaketa egin dira eta literaturaz haratago izugarrizko eragina izan zuen Stokerren nobelak. Vlad Dracula pertsonaia historikoan oinarritu eta banpiroen mitora ekarrita, mitoaren oinarriak ezarri zituen idazleak.
Gaur Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan, emakumeen gerraren aurkako borroka eta lorpenak gogoratzen dituzte, eta gerrei aurre egiten jarraitzen duten milaka emakumeren lana baloratzen dute.
1938ko maiatzaren 22an 795 presok ihesari ekin zioten Ezkaban. Soilik hiru iheslarik lortu zuten muga zeharkatzea.