Minutu batean

Bi urte igaro dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik

2020ko otsailaren 6an milaka tona lur eta zabor amildu ziren Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen zabortegitik behera. Luiziak arrastaka eraman zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Amiltzearen ondorioz, gainera, dioxina, furano eta metal astunez bete ziren eskualde jendetsu baten airea, lurra eta ura.

Zabortegia 2011n hasi zen hondakinak jasotzen eta 35 urtez betetzea aurreikusten zuen, 2046. urtera arte. 2012an 185.000 tona hondakin jasotzetik 2018 eta 2019an 500.000 tona baino gehiago jasotzera igaro zen. Urte horietan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hondakin gehien pilatu zutenak izan ziren.

'Ez normalak, ez otzanak’ erakusketa aurkeztu du Lumagorri taldeak Gasteizko Emakumeen Etxean

Sexu-genero aniztasunean fokoa jarrita, Lumagorri zisheterosexismoaren aurkako taldeak antolatutako erakusketa aurkeztu du Julen Eizagirre amurrioarrak. Historiari erreparatu, eta izan diren sexu eta genero aniztasunen formak eta borrokak azaleratu dituzte erakusketan, normalizatua dagoen araua abiapuntu.

Pello Zabala fraide frantziskotarra hil da, 78 urterekin

Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil da, 78 urterekin. 1943. urtean jaio zen, Amezketan, eta 10 urte zituela iritsi zen Arantzazuko santutegira. Ordutik, 69 urte eman ditu bertan. Filosofia ikasi zuen, Erriberrin, eta ondoren Teologia, Arantzazun. Irrati esatari gisa ere aritu zen, hasieran musika saio batean eta gero, eguraldi iragarpenak egiten. Seminarioan irakaslea ere izan zen 1990era arte. Euskara, gaztelania, latina eta frantsesa irakasten zituen. Euskal kultura eta Euskal Herriarekiko konpromiso irmoa erakutsi izan du beti Pello Zabalak.

Mirentxin Gidarien taldeak bukatutzat eman du bere bidea

"Eskerrik asko bidai honetan bidelagun izan zareten guztiei". Horrela eman dio bere bideari bukaera Mirentxin Gidarien taldeak, euskal presoen senideei beste behin euren babes osoa adieraziz: "Gure desiorik sakon eta indartsuena helarazi nahi dizuegu, gurearen bukaera heldu den bezala, zuentzat ere azken bidaia laster hel dadin". Izan ere, Espainiako Estatuko urruneneko kartzela ia gehienetan jada ez dago euskal presorik.

'Cabacas auzia', non geratzen da egia?

2012ko apirilean hil zuten Iñigo Cabacas Athletic-en partida baten ostean ertzain batek gomazko pilotarekin tirokatuta. Gaur gaurkoz, 10 urte igarota, ‘Cabacas auzia’ artxibatu dute ardura diziplinariorik eskatu gabe, Ertzaintzan lan egiteko inhabilitatuta daudela argudiatuz. Urte guzti hauen ostean, Iñigo Cabacasen familiak oraindik ez daki egi osoa.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image