Elkarrizketa

Urko Aierbe: 'Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, Estatu inposizio batetik dator'

Urko Aierbe Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Ehunka pertsona bildu zituen Durangon hizkuntza politika burujabea exijitzeko manifestazioak EHEk deituta. Haren gaineko balorazioa egin du Aierbek; dioenez, "hunkituta" daude EHEko kideak eta "balorazio oso positiboa" egiten dute.

Euskarak gaur egun bizi duen egoeraren aurrean, "euskararen normalizaziorako pauso bat" ematea aldarrikatzen du mugimenduak; hain zuzen horixe da burujabetza. Aierbek azaldu duenez, gaur egun euskaraz bizitzea "ez dago bermatuta", eta euskararen etorkizuna "gutxieneko bermea izatetik urrun" dagoela azaldu du.

Bi Estatuen eta bi Konstituzioen artean egoteak sortu dituen ondorio juridiko eta politikoak ekarri ditu gogora Aierbek; "euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, Estatu inposizio batetik dator", nabarmendu du.

Arkaitz Rodriguez: 'Euskaldunok eta euskarak Estatu independentea behar dugu'

Gaur, abenduak 6, Konstituzio eguna ospatzen da espainiar Estatuan; 1978an onartutakoa. Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa “agortuta" dagoela aldarrikatu dute. Gai honi helduta, Euskaldunok gurea den konstituzio bat eta Estatu independente bat behar dugula azpimarratu du Arkaitz Rodriguezek. Horrez gain, politika gaiak, euskara, burujabetza eta kultura hartu dituzte ardatz, besteak beste.

Irene Larraza: 'Euskaldunak ez gara pentsatzen dugun bezain ezezagunak munduan zehar'

Irene Larraza Etxepare euskal institutuko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Euskara eta euskal kultura munduan zehar hedatzeko xede nagusi izanik, hainbat proiektu eta egitasmo ditu martxan institutuak. Horien errepasoa egin du Larrazak eta institutuak aurretik dituen erronken gainean hitz egin du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image