Elkarrizketa

Unai Apaolaza: 'Burujabetzak praktikara eramaten laguntzeko aukera luzatu nahi dugu'

Unai Apaolaza Ehun mugimenduko kidea izan dugu Hamaika Telebistan.

Unaik azaldu bezala, egunerokoan eragiten diguten arazoetatik abiatuz, edozein ekintzen bitartez euskal errepublika baten beharra agerian uzten du Ehunek, “jendeari protagonista sentitzeko eta burujabetzak praktikara eramaten laguntzeko aukera luzatzen diogu”.

"Ehun anomalia politiko bat da” gehitu du, ez delako mugimendu desberdinak antolatzeko dituzten eskema klasikoetan sartzen, “gu ekintzen bitartez antolatzen gara” adierazi du.

'Gu prest gaude' manifestua zabaldu dute, eta “burujabetza praktikara eramateko” kanpaina baten berri eman dute. Horretarako izena emateko epea zabaldu dute, eta maiatzaren 14an jakinaraziko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin eta ekintzen nondik norako eta xehetasunak.

Zigor Oleaga: 'Espetxeak bazterketa eta desberdinkeria betikotu eta sakontzen ditu'

Zigor Oleaga kazetaria eta 'Txori Urdinak' liburuaren idazlea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. FIES 1a muturrekoa zela azpimarratu du Zigorrek, "lehen gradu barneko lehen gradu bat". Santi Cobosek berak esaten du beraiekin akabatzeko politika bat izan zela. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat da Santi, bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da.

Igone Etxebarria: 'Nondik gatozen ulertzeko transmisiorako tresna da Atlas Etnografikoa'

Igone Etxebarria Labayru fundazioko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Labayru Fundazioak eta Etniker Euskalerriak Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren bertsio digitala sortu dute, XX. mendean zehar euskal herritarren bizitza eta kultura herrikoia izan denaren ikuspegi orokorra erakusten duena.

Igonek azaldu duenez, 40-50 urtetan egindako ikerketa da, Barandiaranek bere garaian proposatutakoa. Transmisiorako baliagarria, gaur egun nondik gatozen eta eguneroko hainbat gauza zergatik egiten diren edo zertan aldatu diren ulertzeko balio du.

Joseba Sanz: 'Ukrainara armak bidaliz gatazka elikatzea eta luzatzea lortuko dugu soilik'

Joseba Sanz 'Gerra hemen hasten da' dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria da, era berean, Ongi Etorri Eerrefuxiatuak elkarteko kidea ere bada.

Ukrainara armak bidaltzearen inguruan gatazka "elikatzea eta luzatzea" dela azpimarratu du Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka diplomaziaren bidez konpondu beharko litzatekela baina ez duela ematen hala gertatuko denik.

Bestalde, komunikabideetan, orokorrean, 'humanitarismoarekin' lotuta jendea konbentzitzeko 'marko beliko' bat sortu dela adierazi du, eta erabiltzen ari diren terminoak nahiko "aldagarriak" diela.

Horrez gain, azaldu du 'Gerra hemen hasten da' dokumentalean Euskal Herrian ekoizten diren armak eta horrekin egiten den negozioa salatu nahi zutela, Saudi Arabiara Euskal Herritik bidaltzen ziren arma kantitateak oso handiak zirelako tarteko.

Miren Gorrotxategi: 'Energia berriztagarrien enpresa publiko bat sortzea proposatzen dugu'

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramalea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Gasak eta, ondorioz, argindarrak inoizko preziorik handiena markatu dute, eta petrolioa bide beretik doa. Egoera honen aurrean bere proposamena egin du Elkarrekin Podemos-IUk, Gorrotxategik azaldu duenez, energia berriztagarrietan oinarrituta egongo den euskal enpresa publiko bat sortzea. Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkari helduta ere, errefuxiatuak hartzeko mekanismoei dagokienez, "ondo ezarri" direla baina munduko beste konfliktoen aurrean ere, berdintasuna beharko litzatekeela azpimarratu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image