Gurean Gaur

Milaka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan lan erreforma bertan behera uztea eskatu dute

ELA sindikatuak Donostia, Bilbo, Gazteiz eta Iruñean mobilizazioak antolatu ditu “Sarraskiari STOP” lelopean. ELA, CIG eta Intersindical sindikatuek lan erreforma bertan behera uztea eskatu dute. Milaka lagun Euskal Herrian, Galizian eta Katalunian kalera irten dira lan galera geldiarazteko eta ERTEak amaitu ondoren etorriko diren kaleratzeak geldiarazte aldera.

Sigfrido Koch argazkilariaren ‘Kearen eta lanbroaren artean’ lana ikusgai San Telmon

Kearen eta lanbroaren artean. Horrela deitzen da San Telmon dagoen Sigfrido Koch Bengoechearen argazki-erakusketa. Esposizioak 150 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenak "gerrako albuma" du ardatz. Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak ikusi daitezke, besteak beste. Bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak ditu ardatz. Hala nola, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik. Sigfrido Kochen lana ikusgai izango da San Telmo museoan maiatzaren 23ra arte.

‘Kearen eta lanbroaren artean’, Sigfrido Koch argazkilariaren lana

Donostiako San Telmo museora gerturatu gara Sigfrido Koch Bengoechearen argazki lana ikustera. Bi gaitan egituratuta dago erakusketa: lehenengo aretoa "gerraren albumari" eskainia dago eta bigarrena País Vasco: Guipúzcoa liburuari. Juantxo Egaña argazkilariak erakutsi digu, erakusketako komisarioetako batek. Erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 23ra arte.
hamaika telebista

Image