Gurean Gaur

"Munduan den ereserkia zabalena da Gernikakoa, askatasuna guztiontzako"

"Indarra emango digun zerbait da" dio Irkus Robles-Arangizek. "Betidanik kantatu dugu behar duen garrantzia eman gabe" dio Jean Leon Indartek, segidan. Antxon Valverdek ere pozarren dio, gainera, aspaldian elkartu gabeko musikari eta sortzaileak elkartzhea gauza garrantzitsua izan dela euskal ereserkien aitzakian.

Niko Etxart: "Gogoan dut Agirre Lehendakaria solemnitate osoz Gernikako Arbola abesten..."

Niko Etxart: "Gogoan dut Agirre Lehendakaria solemnitate osoz Gernikako Arbola abesten Parisko Euskal Etxean"
Egiazko zazpi lurraldetako eta diasporako euskaldunak batzen dituen ereserkia da Gernikako Arbola dio Niko Etxartek. Iritzi berekoak dira Pantxoa Karrere eta Peio Ospital 2021eko Aberri Eguneko grabazio ostean, elkarrekin.

Gontzal Mendibil "Gernikako Arbolak pentsaera guztietako euskaldunak batzen gaitu"

"Garrantzitsua da gazteek arakatzea nondik datorren Gernikako Arbolaren ereserkia eta zein den bere zentzua. Eman eta zabal ezazu, gauza hoberik ezago, kantu gutxi dago halako ereserkia irudia duenik" nabarmendu du Aberri Eguneko grabazio ostean. Eta gaineratu du, pentsaera ezberdinetako euskaldunak batzeko aukera ematen duela.

Kopako finalera begira herritarrak zatituta daude: Reala ala Athletic?

Apirilak 3 Realak eta Athleticek Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatuko dute Espainiako Kopako finala. Finala iaz jokatzekoa zen, baina publikorik gabe, eta taldeek atzeratu egin zuten, horrelako final batean publikoa izatea ezinbestekoa baitzen. Hala ere, COVID-19ak eragin duen pandemia dela eta apirilaren 3ko finalak ez du zalerik izango. Euskal derbia ezohikoa izan arren, zaleak irrikaz daude baina ospakizuna faltan sumatuko dutela argi dute.
hamaika telebista

Image