Itxialdian hasi zen marrazten eta irudiak bere kabuz ateratzen hasi ziren, "bulkadari" jarraituz. Horrela sortu du KLAK!: komiki ez komertzial bezala katalogatzen du Mattin marrazkilariak, irudiaren aroarekin lotutakoa.

Itxialdian hasi zen marrazten eta irudiak bere kabuz ateratzen hasi ziren, "bulkadari" jarraituz. Horrela sortu du KLAK!: komiki ez komertzial bezala katalogatzen du Mattin marrazkilariak, irudiaren aroarekin lotutakoa.
Kasedako herriak ondare historiko esanguratsua du. Frankismo osteko lehendabiziko legealdietan ezkerrak gobernatu zuen udala, baina oraindik ere herriak 1981eko otsailaren 23ak utzitako arrastoa ordaintzen jarraitzen du. Rafa Blanco Kasedako Ezkerrako kidearekin hitz egin dugu. Elkarrizketa osorik Nafarroa Gaur albistegian.
“Aurrera egin badugu” dokumentala aurkeztu du Hondarribiko Jaizkibel konpainiak, herrian bertan. Julen Hernandez kazetari eta Youtuberrak zuzendu du lana, Gipuzkoako herri hartako alarde parekidearen aldeko mugimenduaren eta, bereziki, Jaizkibel konpainiaren berdintasuneranzko bidearen ingurukoa.
Julen Hernandez dokumentalaren zuzendariarekin eta Arantxa Urretabizkaia Jaizkibel konpainiako kide historikoarekin hitz egin dugu Gurean Gaur saioan.
Hautsak harrotu ditu ‘Non dago Mikel?’ film dokumentalak; hainbat hamarkadatan zehar Espainiako Estatuan torturaren praktika sistematikoa izan dela eztabaidagai nagusia izan da azken astean zehar.
Hamaika Telebistaren saioak, Nafarroako herri anitzetako txoko eta pertsonak ezagutarazi ditu urtarriletik martxoa amaiera bitarte.
Kurtur munduaren bueltako 200 bat lagunek bat egin dute Espo sindikatuak eta Clip SO kolektiboak Baionako herriko etxearen atarian eginiko elkarretaratzean. Haien aktibitatea berriz martxan jartzeko neurriak aldarrikatu dituzte bertan, izan ere, ‘Ikuskizunak, kultura eta ekitaldiak orokorrean salbatzea’ inoiz baino beharrezkoagoa dela sentitzen dute.
Industriaren ekoizpena ia %4 urritu da urtarrilean, eta sektore kaltetuenen artean Aeronautika dago. Hain zuzen, Tubacexek jarri du bereziki hizpidea azken asteetan, baina Laudioko enpresa izozmendiaren gailurra baino ez da; izan ere, krisialdiak gogor kolpatu ditu Arabako ipar-mendebaldeko eskualde horretako enpresa nagusienak.