Skip to main content

Oihana Teyseire: "Lehen mailako ikasleak gaur sartu dira berriz eskolara Ipar Euskal Herrian"

Analisia

Covid-19ari dagokionean estatu frantziarreko daturik onenetakoak ditu Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirineo Atlantikoen departamentuak. Hala ere estatuaren gainontzekoekin batera itzuliko dira Ipar Euskal Herriko lehenengo mailako ikasleak gaur, bi astez bertaratu gabe egon ondoren. Itzulera hori nolakoa izango den azaldu digu Oihana Teyseire kazetariak.

Horrez gain Bidarten emakume bat hiltzen saiatu den gizonezkoaren kasuari buruz ere hitz egin digu, eta baita Macronen alderdiko 60 diputatuk hizkuntza gutxituen aldeko legeari aurkeztutako helegiteari buruz ere.