Skip to main content

Oihana Teyseire: "Ipar Euskal Herrian ordu batez gibelatu digute etxeratze agindua"

Analisia

Etxeratze agindua ordubete atzeratu dute Ipar Euskal Herrian, 18:00etik 19:00era. Estatuko hainbat lekutan neurriak zorroztu dituzten aldi berean hartu da erabaki hori. Oihana Teyseire kazetariak azaldu digunez uste zen asko izango zirela asteburua Ipar Euskal Herrira etortzeko baliatuko zuten frantsesak, baina hasiera batean uste baino gutxiago izan dira azkenean.


Horrez gain, Euskal Hirigune Elkargoaren asteburuko bilerari buruz ere hitz egin dugu, eta baita larunbatean Baionan Segurtasun lege berriaren kontra egindako manifestazioari buruz ere.