Skip to main content

Maite Ubiria: "Ipar Euskal Herriko ostalariek gogo handia zuten gaur ateak zabaltzeko"

Analisia

Tabernetako terrazak eta orain arte itxita egon diren denak ireki ahal izan dituzte gaur Ipar Euskal Herrian, 7 hilabeteko itxialdiaren ondoren. Deseskaladako bigarren fasea da gaur indarrean sartu dena. Maite Ubiria kazetariak azaldu digu ordea neurriak berberak izaten ari direla Frantzia osoan, eta horrek kexak ere eragin izan dituela hemengo egoera beste hainbat lekutakoa baino hobea izan arren orain arte itxita jarraitu behar izan dutelako.

Gauzak ondo bidean, Ekainaren 9an pasako da Ipar Euskal herrian deseskaladako hirugarren fasera.