Skip to main content

Ixone Retes, Tubacex: "Ez dago ezer sinatuta, eta gaur dugu bilera"

Analisia

Tubacexeko lan gatazka luzea amaitzear egon daitekeen honetan, Ixone Retes Tubacexeko langile eta LABeko kidearekin hitz egin dugu "Gakoak" saioan. Azpimarratu digu oraindik ez dagoela ezer sinatuta, eta gaur arratsaldean bilduko dira langile batzordea, zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritza.

Otsailean hasitako grebaz geroztik orain arteko bidea ez dela erraza izan azaldu digu, baina oraindik “indartsu” daudela.