Skip to main content

Iñigo Aduriz: “Gobernuko iturriek diotena da ez dagoela aukerarik alarma egoera luzatzeko”

Analisia

Aspaldi hasi zela dirudien arren, asteburu honetan hasi da ofizialki Madrilgo Autonomia Erkidegoko hauteskunde kanpaina. Madrilgo asanbladatik eta presidentetzatik harago, estatu mailako politikan hauteskunde hauek izaten ari diren eraginari buruz hitz egin dugu guztia bertatik bizitzen ari den Iñigo Aduriz kazetariarekin.

VOX-ek bere mezu xenofoboa zabaltzeko izan duen erraztasunari buruz eta PPren baitan Isabel Diaz Ayuso eta Pablo Casadoren artean gertatzen ari den borrokari buruz hitz egin digu.

Hauteskunde hauek Alarma egoera bertan behera geratu baino 5 egun lehenago egingo dira, eta litekeena da Sanchezen gobernuak emaitzak jakin arte alarma egoera luzatzeko negoziaketei ekin nahi ez izatea.