Skip to main content

Iñigo Aduriz: “Argi dago gobernuko alderdien artean talka bat dagoela”

Analisia

Gobernu espainiarra osatzen duten bi alderdien artean izaten ari diren talkei buruz hitz egin dugu Iñigo Adurizekin urteko azken kolaborazioan. Maria Jesus Montero eta Pablo Iglesiasek kongresuko pasiloetan izandako eztabaidaz harago, gutxieneko soldatan, etxe kaleratzeen debekuan edo botere judizialaren erreforman izaten ari diren eztabaidei buruz jardun dugu berarekin.