Skip to main content

Estitxu Garai: “Oso susmagarria iruditzen zait Janssenekin gertatzen ari dena”

Analisia

Covid-19ari buruz hitz egin dugu Estitxu Garairekin. Susmagarria iruditzen zaio Janssen txertoarekin gertatzen ari dena, eta erakundeak pandemiaren kudeaketan mezu kontraesankorrak ematen ari direla salatu du. Horrez gain, Xabiern Perez de Arenaza eta Josu Muguruzaren senideei kalte ordainik ez emateko Espainiak hartutako erabakia Estrasburgok berretsi izana deitoratu du, eta salatu du biktimen artean bereizketa oso krudela egiten duela estatu espainiarrak.