Skip to main content

Eguzki Urteaga: “Debatea polarizatu nahi du Netanyahuk boterean mantentzeko”

Analisia

Palestinako egoerari begira ekin diogu analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak debatea polarizatu nahi duela dio, bere figuraren inguruan batasun nazional delako bat lortu eta boterean mantentzeko.

Horrez gain aste honetan sinatutako eskumen transferentziari buruz ere hitz egin dugu. Urriaren 1etik aurrera Jaurlaritzaren esku geratuko da espetxeen kudeaketa eta baita beste 3 eskumen ere. Dena den, ez da ahaztu behar 40 urte baino gehiagoko atzerapenarekin egin direla transferentzia hauek.

Amaitzeko, Ballymurphyko kasuari buruz Irlandako justiziak emandako sententziari buruz ere hitz egin dugu Urteagarekin.