Skip to main content

Beñat Zaldua: “Ulertu behar dugu Idoia Mendiaren ustez tortura kondena bat bi urtean behin onargarria dela”

Analisia

Idoia Mendia lehendakariorde eta PSEko buruak atzo Estrasburgotik iritsitako epaiaren harira egindako adierazpenei buruz hizketan hasi dugu analisiaren tartea Beñat Zaldua kazetariarekin. Espainiar estatua torturak ez ikertzeagatik zigortzen duen hamaikagarren sententziaz gain, Osakidetzako bi ospitaletako zuzendariek zegokiena baino lehen txertoa jaso ondoren emandako dimisioari eta AEBetako presidentetzan izandako aldaketari buruz ere jardun dugu.