Skip to main content

Ane Urkiri: "Superliga aberatsak aberatsago egingo dituen liga bat da"

Analisia

Europara begira ekin diogu kirol munduaren errepasoari Ane Urkirirekin. Hasiera batean gaur ginen jakitekoak Eurokopa azkenean Bilbon jokatuko zen ala ez, baina behin betiko erabakia ostiralera atzeratu da. Dena den, azaldu digunez badirudi seguru asko Sevillan jokatuko dituela Espainiako selekzioak bere partidak, eta ez Bilbon.

Horrez gian, Europako hainbat klubek euren kasa sortutako Superligari buruz ere jardun dugu. Aberatsak aberatsago egingo dituen liga bat dela azaldu digu Urkirik. Gaur 41 urte betetzen dituen Vanesa Gimbert Athleticeko jokalariari buruz ere hitz egin dugu, eta baita asteburuan Athleticek galdutako Kopako finalari buruz ere.