Skip to main content

Ane Urkiri: "Liz Mills entrenatzaile australiarrak historia egin du"

Analisia

Gizonezkoen futbol ligan euskal taldeek asteburuan egindakoa errepasatu dugu Ane Urkiri kazetariarekin. Horrez gain, eskubaloian Bidasoa eta Anaitasunaren arteko derbiari buruz hitz egin dugu.

Gure mugetatik at baina, Liz Mills saskibaloi entrenatzaile australiarrari buruz hitz egin digu Urkirik. Australiarra da Mills, baina Afrikan jardun du batez ere entrenatzaile gisa. 28 urtetan lehen aldiz Kenia AfroBasket txapelketara sailkatuta, edozein kiroletan gizonezkoen selekzio bat kontinente mailako txapelketa batera sailkatzen duen lehenengo emakume entrenatzailea da Mills.