Analisia

Oihana Teyseire: "Txertaketa kanpaina nolabait geldotzen ari da Frantzian"

Emmanuel Macron presidentea Covid-19ari aurre egiteko neurriak iragartzen ari zen une berean hitz egin dugu Oihana Teyseirerekin. Azaldu digu txertaketa kanpaina geldotzen ari dela frantziar estatu osoan, baita Ipar Euskal Herrian ere, kasu kopurua gora egiten ari den aldi berean. Egoera horri erantzun bat eman nahian iragarri ditu neurri berri horiek Macronek Teyseireren iritziz.

Iñigo Aduriz: "Erreferenduma ukatzeak zaildu egiten du Katalunian gatazkaren konponbidea"

Madril aldera begira jarri gara gaurkoan Iñigo Aduriz kazetariarekin. Pedro Sanchez presidente espainiarrak argi utzi nahi izan du Katalunian ez dela autodeterminazio erreferendumik egingo. Sanchezen adierazpenek epe ertainera izan dezaketen sinesgarritasuna zenbatekoa izan daitekeen errepasatzeaz gain, Kataluniako afera konpontze bidean horrek izan dezakeen eraginari buruz ere jardun dugu Adurizekin.

Estitxu Garai: "Biktimak ez iraintzeari buruz hitz egitekotan modu integralean egin behar da"

Aste honetan presoei espetxetik irtendakoan harrerak antolatzeagatik egindako atxiloketei buruz eta Andaluzian geratzen ziren azken euskal presoak hurbiltzeko erabakiari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Estitxu Garairekin. Horrez gain, Gobernu espainiarrak sindikatu eta patronalarekin adostutako pentsioen erreforma ere aztertu du Garaik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image