Analisia

Iñigo Aduriz:“Eskuinaren kritika ekiditeko debekatu dira Madrilen M8ko mobilizazioak"

Martxoaren 8aren harira Madrilen deitutako mobilizazioak debekatzeko gobernu delegaritzaren erabakiari buruz hizketan ekin diogu Iñigo Adurizen tarteari. Berdintasunaren arloan ere desberdintasuna da nagusi gobernu espainiarra osatzen duten bi alderdien artean, bere esanetan.

Horrez gain, enpresa txikiei laguntzeko Sanchezen exekutiboak aurreikusitako 11.000 milioi euroen banaketari buruz ere gobernuaren baitan izandako liskarrak aipatu dizkigu.

Estitxu Garai: “ Heteropatriarkatua, kapitalismoa eta arrazismoa arrakalatzea da aldarria”

Martxoaren 8ko mobilizazio deialdiei buruz hitz egin dugu Estitxu Garairekin. Nabarmendu digu aurtengoa berezia izango dela pandemiagatik baina hala ere beharrezkoa dela kalera irtetea. Batez ere kontutan izanda nortzuk diren mobilizazio hauen aurka ozenen hitz egiten ari direnak.

Horrez gain, Gernikako estatutuaren beste eskumen batzuk transferitzeko Jaurlaritza eta Sanchezen gobernuaren arteko bilerei buruz ere hitz egin dugu.

hamaika telebista

Image