Analisia

Eguzki Urteaga: "Israel apartheid politika ezartzen ari da Palestinan txosten baten arabera"

Errusia eta mendebaldeko lurraldeen arteko harreman diplomatikoei buruz hizketan ekin diogu Eguzki Urteagarekin analisiaren tarteari. Horrez gain, Human Rights Watch erakundeak plazaratutako txosten bati buruz ere hitz egin dugu. Palestinarrekiko apartheid politika bat mantentzea leporatzen dio bertan Israeli gobernuz kanpoko erakundeak.

Leire Regadas: "Maiatzaren bigarren astean lor dezakete gobernu akordioa ERCk eta Juntsek"

Kataluniako gobernua osatzeko negoziaketen berri eman digu Leire Regadasek. Maiatzaren 1erako gobernua osatuta eduki nahi zuen Pere Aragonesek baina badirudi akordioa ez dela Maiatzaren erdialdera arte gutxienez iritsiko. Horrez gain, polizia ereduari buruz asko hitz egiten ari garen garai hauetan, Eskuadra Mosso baten aurkako epaiketa bati buruz ere hitz egin digu, besteak beste.
hamaika telebista

Image