Analisia

Nikole Ziarrusta: 'Castells legeak merkantilizazioan eta pribatizazioan sakontzen du'

Ernai gazte antolakundeak eta SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatuak adierazpen bateratu bat plazaratu dute Castells legaren kontra jotzeko; hau da, Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorraren aurka. Euren esanetan, honako hau unibertsitate neoliberalaren sakontzera bideratuta dago eta merkantilizazioa eta pribatizazioa sustatzen du.

Ane Escondrillas: 'Zahar egoitzetan ematen den prekarietatea itzela da'

Greba eguna izan dute gaur Bizkaiko zahar-etxeetako langileek, LAB sindikatuak deituta. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: alde batetik, langile publikoekin ekiparazioa eta, beste aldetik, ratio justu eta duinak. Helburua patronalari presio egitea izan da, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Behin-behinetkotasuna, kontratu partzialak eta gehiegizko lanak salatu dituzte.

Izaskun Ellakuriaga: 'Durangoko Azokan gauza berriak deskubritzen dira, talentu handia dago'

Bihar hasiko da Durangoko Azokaren 56. edizioa, eta gaur Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteko komunikazio arduradunak azken nobedadeen errepasoa egin du. 219 erakusmahai egongo dira Landakon, 990 nobedadeekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Azokako espazioetan diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra.

Iñigo Aduriz: 'EAJk eta EH Bilduk inbertsio-pakete ona lortu dute Euskal Herrirako'

Iñigo Aduriz eldiario.es-eko kazetariak Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko azken berriak berrikusi ditu. Gaur egun, Pedro Sanchezen Gobernuak bermatuta dauka aurrekontuak onartzea, baina alderdi batzuek ez diote Gobernuari botoa ziurtatu, tartean EAJk. Adurizen aburuz, EAJ azkenean Aurrekontuetan sartzen ez bada, azken urteotako politikaren dinamika aldaketa ekarriko luke.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image