Analisia

Estitxu Garai: "Jaitsi direnak salaketak izan dira, ez indarkeria matxista kasuak"

Etxeratze agindua bertan behera geratu berritan, alarma egoera bertan behera geratu izanari buruz eta erakundeen kudeaketari buruz hitz egin digu Estitxu Garaik. Horrez gain, gaur jakin dugu pandemia hasi zenetik indarkeria matxistarekin lotutako salaketa kopurua %19 murriztu dela. Garaik azpimarratu digu ordea jaitsi direnak salaketak izan direla, ez indarkeria matxista kasuak.

Alberto Pradilla: "Israelen bizi diren palestinarrak ere protestetan parte hartzen ari dira"

Kolonbiako protestei eta Ivan Duqueren gobernuaren errepresioari buruz hitz egin digu Mexikotik Alberto Pradilla kazetariak. Horrez gain, berak gertutik ezagutzeko aukera izan zuen Palestinari buruz ere hitz egin digu, azken egunotan Jerusalemen izandako liskarren harira.

Ane Urkiri: "Bikote indartsua osatu dute Elezkano eta Zabaletak finalean ere"

Astero bezala, asteburuak kiroletan utzitakoaren errepasoa egin dugu Ane urkiri kazetariarekin. Bera Berak liga irabazi du asteburuan. Oraindik bi partida geratzen zaizkie liga amaitzeko, baina asteburu honetako garaipenarekin matematikoki ligako txapeldunak dira gipuzkoarrak. 2 partida berdindu eta gainontzeko denak irabazi dituzte gainera oraingoz.

Horrez gain, Alex Txikonek bertan behera utzi du Everesteko espedizioa Covid-19a kanpamenduan zabaltzen ari zelako eta Miren Lazkanok irabazi du piraguismoko Europako C-1 txapelketa. Amaitzeko, eskuz binakako txapelketan Elezkano eta Zabaletak lortutako garaipenari buruz hitz egin digu Urkirik.

Eguzki Urteaga: “Deskonexio bat egon da ezkerreko alderdien eta klase popularren artean”

Madrilgo emaitzen errepasoa egin ondoren, ezkerreko alderdien eta klase popularren arteko deskonexioari buruz hitz egin dugu Eguzki Urteagarekin. Horrez gain, AHTak izango dituen eraginei buruz EHUko ikerlari talde batek egindako txostenari buruz ere jardun dugu.
hamaika telebista

Image