Analisia

Idurre Bideguren: 'Gernika koadroa ekartzeko arazo teknikoak daudela diote, baina aitzakia da'

Gernikako bonbardaketaren urteurren bakoitzean, alderdi abertzaleek edota euskal erakundeek aldarrikapen bat egiten dute, gero eta indar gehiagorekin: 'Guernica' Euskal Herrira ekartzea. EH Bilduk Senatura eraman du aurten ere aldarrikapena, baina Miquel Iceta Espainiako Kultura eta Kirol ministroak obra mugitzea krimen bat dela erantzun du.

Arantxa Vazquez: 'Sektore feminizatuetan, negoziazio kolektiboak soldata arrakala sakontzen du'

Gaur soldata arrakalaren kontrako nazioarteko eguna da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gizonek, urtero, batez beste, emakumeak baino 6.300 euro gehiego irabazten dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko estrategiaren bigarren fasea hasiko duela Lakuak iragarri du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Bea Sever, Naizen: 'Bidelagunak behar ditugu eta ez epaileak, hori da helburua'

Transexualitatearen Lege Integrala moldatzeko egitasmoa Eusko Legebiltzarrera eramango dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Lehen biek ohar bateratu baten bidez jakinarazi dute 14/2012 legea erreformatzeko testu bat erregistratu dutela hiru alderdiek. Trans komunitatearen eta hura ordezkatzen duten kolektiboen bultzadarekin eta lankidetzarekin iritsi da egitasmoa ganberara

Iñaki Karrera: 'Hezkuntza paradigma aldatu egin behar da, gaur egun beste behar batzuk ditu'

Pandemiaren ondorioz, aldaketa nabariak izan dira gizarteko arlo askotan. Hezkuntzari dagokionez eta EHUren ikerketa batek berretsi duenez, krisi sanitarioa dela eta, teknologia berrien erabilera Estatu osoko ikastetxeetako irakaskuntzan finkatu egin da. EUKids ikerketa taldeak egindako txostenak aldaketak dakartzan onurak eta arriskuak aipatzen ditu.

Itxaso Agirre, Hiritarron Harrera Sarea: 'Egiten dugun lanik garrantzitsuena entzutea eta laguntzea da'

Etengabe iristen dira guregana migratzaile eta errefuxiatu asko, beste herrialde batzuetara bidean, eta ez dute baliabiderik aurkitzen ostatu hartzeko eta indarberritzeko, beren bideari jarraitu aurretik. Horren aurrean, eta hauei laguntza eskeintzeko, sortu zen Donostiako Harrera Sarea. 'Gakoak' saioan izan dugu Hiritarron Harrera Saretik Itxaso Agirre.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image